XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia eraman izan zutela zirudien, eta Santa Agedara, inora izatekotan.

Suaren garra hotsez entzun zuen handitzen berbaro mutua.

Igartua hurbildua zen mahaira.

- Ezkondu aurretik ere ez omen zebilean santu-santu.

Enbido - gehitu zuen atzea emanda zuenak.

- Jaso.

Oinez hasi eta zergatik ez dakizula erori.

Begiak erleak helduta bezala, eta zarratuak hala ere.

Zumarrez eta zumar itxurako jendez beteriko patioa duzula aurrean.

Irri egiten duzu, zure hortzak ez ditu inork ikusten.

Ez zaizu inor begira ari.

Bero da.

Nork laguntzen dizu artilezko jertse lodia eranzten?

Iruntzietara duzu.

Eguzkia arrama gorrietan geratu da bihurritua, eta ez da erortzen, zu bezala.

Makuluaz ahalegintzen zara.

Eta patio azalari zauria egiten diozula jaikitzen zara aulkian esertzea lortzen duzun arte.

Marra bat egin du arrasta egin duenean.

Ortzemuga. Abar iharra. Uhala izan liteke. Edozer. Dena.

Lurretik, enbor azala ekarri duzu ahur beroan eta latza da.

Jolasean aritzen dira hatz hauskorrak, erliebe ederrak ditu.

Eguzkia tarratatuta ari da hiltzen.

Patioko surtidoreari darion etengabekotasuna.

Ohartu zara zaindaria datorkizula, zeure izenez deitu zaitu.

Botika ordua?

Ez dator bakarrik.

Begiak irekita ere, zer da ikusten duzuna?

Ezagutzera egiten duzun baina benetan zumar gerri horiek bezain arrotz zaizun nebaren aurpegi hau, eroria hau ere.

Zubeldiak arreba bisitatu zuen azken aldiko gogoetak berritzen harrapatu du bere burua, norberaren buruari min egitearen garratza gozatzen.